Hemen dituzue zuek egindako irratsaioak.
Irratsaioa by Ainhoa Elias
miércoles, 30 de mayo de 2012
martes, 29 de mayo de 2012
miércoles, 15 de febrero de 2012
INAUTERIAK
Atorrak, Miel Otxin, Ziripot, Zanpantzar... Nortzuk dira? Zer
ohitura dago bere inguruan? Zer konta diezaiekegu geure ikasle edo
haurrei Euskal Inauteriaz? Ea ondoko orriok lagungarri gertatzen
zaizkizun pertsonaia hauek ezagutzera emateko!
Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantz-en. Egun
bakoitzean antzezpen jakin bat jokatzen dute, eta egun bakoitzak bere
ibilbidea du.
Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira.
Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du. Armazoiak aurrealdean dauka zaldiaren buruarena egiten duena , eta zaldibuztana atzealdean. Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak horiek ere. Ferratzaileak hiruzpalau izaten dira. Zakuzko telaz izaten dute estalia gorputza eta beren lanbideari dagokion tresneria daramate eskuan.
Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko saiatzen da Ziripot lurreratzen etengabe, eta Ziripot, traketsa bera, behin eta berriro erortzen da .. Zaldiko Ziripotengana hurbiltzen den bakoitzean, Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen saiatzen da. Halako batean, Zaldiko harrapatzen dute Txatxoek. Ferratzaileek Zaldiko ferratzen dute.
Astearte Inautean ez dira ez Ziripot ez Zaldiko kaleratzen. Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorpuarekin. Zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan.

Irudia hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.
Miel Otxin
Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantz-en. Egun
bakoitzean antzezpen jakin bat jokatzen dute, eta egun bakoitzak bere
ibilbidea du.![]() | |
| Irudia hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak dira.
Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du. Armazoiak aurrealdean dauka zaldiaren buruarena egiten duena , eta zaldibuztana atzealdean. Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak horiek ere. Ferratzaileak hiruzpalau izaten dira. Zakuzko telaz izaten dute estalia gorputza eta beren lanbideari dagokion tresneria daramate eskuan.
Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute. Zaldiko saiatzen da Ziripot lurreratzen etengabe, eta Ziripot, traketsa bera, behin eta berriro erortzen da .. Zaldiko Ziripotengana hurbiltzen den bakoitzean, Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen saiatzen da. Halako batean, Zaldiko harrapatzen dute Txatxoek. Ferratzaileek Zaldiko ferratzen dute.
Astearte Inautean ez dira ez Ziripot ez Zaldiko kaleratzen. Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botatzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorpuarekin. Zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)